None 2019-02-18

Oihane Perea irabazle Zigoitian

Oihane Perea irabazle Zigoitian
Bigarren eta hirugarren postuan, lehenengo aldiz parte hartu duten bi gazte: Aroa Arrizubieta eta Aitor Ugarte. Asteburuan erabakiko dira hurrengo faseko bi taldeak.

Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren final laurdena jokatu zen larunbatean Zigoitian eta Oihane Perea egungo txapelduna nagusitu zen bertan. Atzetik, lehenengo aldiz parte hartu duten bi gazte: Arrizubieta eta Ugarte. Hona 80 lagun bildu ziren Zigoitian.
Hona hemen sailkapena:

Oihane Perea Perez de Mendiola    246
Aroa Arrizubieta Barredo               236
Aitor Ugarte Eriz                          215,5
Serapio Lopez Ortueta                  211,5
Irati Anda Villanueva                    201,5               
Unai Bengoetxea Mujika               199,5

Etxaun Otaño aritu aurkezle lanetan. Epaimahaian: Ekaitz Elorriaga, Iker Elexpuru eta Fernando Sopelana. Idazkari lanetan Ainhoa Aizpurua.

Fase honetan 18 bertsolarik kantatu dute eta 12 pasako dira aurrera. Asteburu honetan jokatuko da azken saioa Aramaion. Behin behinean, ikusi hemen sailkapena.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza