Igandero ETB1en 2019-02-28

Historiako emakume bertsolarien pausoei jarraika, Hitzetik Hortzeran

Historiako emakume bertsolarien pausoei jarraika, Hitzetik Hortzeran
Igandeko programan historiako emakume bertsolarien pausoei jarraituko diegu. Leku publiko askotan kantatu zutela ikusiko dugu, baita txapelketak irabazi ere. Alaia Martinek eta Oihana Iguaranek emango digute orduko bertsolari haien berri. Bertsoaldiak ez dira faltako.

Historiako emakume bertsolariak plaza publikoan

Historiaren kontakizuna mugatua izan ohi da, baita bertsolaritzaren kasuan ere. Gizonekin alderatuta askoz gutxiago dira gaurdaino iritsi diren emakume bertsolarien izenak, bertsoak, argazkiak zein kontakizunak. Hala ere, horrek ez du esan nahi ez zirenik izan. Aztertzen hasiz gero konturatuko gara historiako emakume bertsolariek uste baino leku gehiagotan kantatu zutela. Igandeko programan horietako batzuren bertsoak ezagutuko ditugu, egungo bertsolarien ahotik.

Bost aldiz emakume bertsolariak txapeldun Euskal Lore Jokoetan

XIX. mendean antolatu ziren lehenengo aldiz Euskal Lore Jokoak Lapurdin, eta pixkanaka hedatuz joan ziren Ipar Euskal Herriko gainerako probintzietara, baita hegoaldekoetara ere. Lore Jokoetan bertsolarien arteko sariketak egiten ziren, eta horietako bost emakumeek irabazi zituzten. Gaurko begiradatik orduko Lore Jokoak zer ziren ulertzen ahaleginduko gara. Emakume haien orduko bertsorik jasota ote dago?

Igandeko programan XIX. mendeko lau bertsolariren kontakizunak ere ekarriko ditugu: Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar", Joxepa Iñazi Elizegi, Mikaela Elizegi eta Plazida Otaño bertsolarienak. Historiako pasarte hauek gurera ekartzeko lanean kontu-kantari arituko dira Alaia Martin eta Oihana Iguaran.

Bertsoaldirik ez da faltako eta kantuan entzungo ditugu Alaia Martin, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Oihana Iguaran, Irunen, Pasaian eta Senperen izandako bertso saioetan.

Hori dena igandean, 15:00etan, Euskal Telebistako lehen katean; eta zuzenean ikusi ezin duenak Internetez ere izango du aukera, EITB Nahieranen.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu