Arabako Bertsolari Txapelketa 2019-03-11

Xabi Igoa irabazle Legution

Xabi Igoa irabazle Legution

Xabi Igoa gailendu zen larunbatean Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoan Legution, aretoa gainezka zela. Kasu honetan irabazlea ez da zuzenean finalerako sailkatzen, beraz, datorren larunbatean Dulantzin argitauko dira gauzak. Hona hemen sailkapena:

Xabi Igoa Eriz                             339
Manex Agirre Arriolabengoa         334
Peru Abarrategi Sarrionaindia       332
Aitor Ugarte Eriz                         310
Serapio Lopez Ortueta                 305,5
Andere Arriolabengoa Bengoa      299

Serapio Lopezek azken agurrean iragarri zuen hau izango zuela bere azken txapelketa.

Gai-jartzaile lanetan Oier Suarez Hernando aritu zen.

Bigarren finalaurrekoa Dulantzin, martxoaren 16an, 17:30etan kultur etxean:

Iñaki Viñaspre Simon
Oihane Perea Perez de Mendiola

Paula Amilburu Izagarai
Aroa Arrizubieta Barredo
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola
Beñat Garaio Mendizabal

Finala martxoaren 30an, Gasteizko Printzipal antzokian.-

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza