Asteburuko bertso-agenda 2019-03-15

Bertsoarekin topo egin nahi?

Bertsoarekin topo egin nahi?
Arabako finalerdiak, Bizkaiko taldekakoa, emanaldi bereziak eta lagun-arteko saioak izango dira gaur hasi eta igandea bitartean. Informazio guztia sareko plazan.

Martxoak 15, ostirala

Errigoitin Bizkaiko Taldekako Txapelketako saioa izango da Uria, Eleizalde eta Ikuilu tabernentan. Saioak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira eta kantuan izango dira Estropozu, Zahar-alive eta Poto taldeak.

Ordu berean baina Beasainen "Enkarguz" emanaldia hasiko da Igartza jauregian.

Arratsaldeko 19:00etan "Erradikalak gara" emanaldi berezia ikusteko aukea izango da Munitibar-eko udaletxeko aretoan.

Iluntzeko 20:00etan Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako kanporaketa izango da Orioko Aldapa elkartean.

Gainera lagun-arteko saioak izango dira Donibane Lohizune, Beasain, Irun eta Noain-en.

 Martxoak 16, larunbata

Arratsaldeko 17:30etan Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren eta azken finalaurrekoa izango da Dulantziko kultur-etxean. Kantuan izango dira Paula Amilburu, Aroa Arrizubieta, Beñat Garaio, Rikardo Gonzalez, Oihane Perea eta Iñaki Viñaspre. Gai-jartzaile lanak Aintzane Irazustak egingo ditu.

Arratsaldeko 18:00etan "Hegotik iparrerantz, Aitor Sarasaren bidea" emanaldia hasiko da Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Kantuan izango dira Ainhoa Agirrezaldegi, Miren Artetxe, Amets Arzallus eta Andoni Egaña.

Arratsaldeko 19:30etan "Erradikalak gara" emanaldia eskainiko dute Ane Labaka eta Beatriz Egizabalek Arantzazuko kulturgunean.

Martxoak 17, igandea

Gernika-Lumoko Ospa taberna eta Harizpe txokoan Bizkaiko Taldekako Bertsolari txapelketako saioak izango dira eguerdiko 13:30etan hasita. Kantuan izango dira Itsosupekuek, Koipelustre's eta Punta batekoak taldeak.

Bertso-agendari buruzko informazio guztia BDB. Bertsolaritzaren DatuBasean aurkituko duzu.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra