Gazte Asanbladen eskutik 2019-03-20

Ostiralean hasiko da Plazatik Gaztetxera, Ondarroan

Ostiralean hasiko da Plazatik Gaztetxera, Ondarroan

Plazatik Gaztetxera txapelketaren XVI. edizioa ostiral honetan hasiko da Ondarroan. 24 bertsolarik hartuko dute parte, buruz buru, eta Deba, Mutriku, Ondarroa, Eibar, Itziar, Zestoa eta Elgoibarreko gaztetxeetan jokatuko da.

Plazatik Gaztetxera txapelketaren helburuak hasiera batean jarri zirenak izaten jarraitzen dute: plaza gutxi dituzten bertsolari gazteei bertsotarako aukera eman eta era berean, bertsoa gazteengana gerturatu. Antolakuntza aldetik, zazpi gazte asanbladetako lankidetzak ateratzen du aurrera ekimena.

Finala apirilaren 27an, Deban
Ostiralean hasi eta apirilaren 27an jokatuko da finala, Deban. Bitartean, lau kanporaketa eta bi finalaurreko izango dira. Sei bertsolarik kantatuko dute bakoitzean eta aurreneko hirurak sailkatuko dira aurrerako, epaimahaiak erabakita.

Saio guztiak gaueko 22:30ean hasiko dira eta aurrez gaztetxean bertan afaltzeko aukera egongo da 20:30 aldera. Finala goiz eta arratsaldeko saioa izango da.

Aurtengo edizioko saioak:

Ondarroan, martxoak 22, ostirala

- Ane Beloki Lopez
- Lurdes Ondaro Mallea
- Eneko Beretxinaga Laskurain
- Ane Peñagarikano Leiva
- Oier Etxeberria Zubimendi
- Manex Astigarraga Bergara

Itziarren, martxoak  23, larunbata

- Irati Alkantarilla Urdanpileta
- Urko Arregi Markuleta
- Ander Anakabe Lekue
- Antton Aizpurua Aldape
- Julene Iturbe Epelde
- Gontzal Belategi Zubia

Mutrikun, martxoak 29, ostirala

- Oihana Arana Cardenal
- Haizea Arana Cardenal
- Aitor Tatiegi Loidi
- Aner Peritz Manterola
- Odei Irigoien Aizpitarte
- Beñat Mujika Izaguirre

Zestoan martxoak 30, larunbata

- Beñat Torres Lete
- Mikel Iturriotz Etxaniz
- Iker Letamendia Barandiaran
- Alexander Idoeta Anakabe
- Bittor Zubiagirre Anduaga
- Peru Aiartza Cajaraville

 

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri