Gazte sariketak 2019-04-01

Danel Olano eta Eli Pagola, Osinalde sariketako finalera

Danel Olano eta Eli Pagola, Osinalde sariketako finalera
Arg: Goierriko Hitza

Danel Olano eta Eli Pagola nagusitu ziren joan den larunbatean Ordiziako Argi Berri elkartean jokatu zen 48. Osinalde sariketako lehenengo kanporaketan. Sei bertsolari aritu ziren kantuan: Paule Loizaga, Elixabet Etxandi, Kerman Diaz, Jokin Irastorza, Eli Pagola eta Danel Olano. Argi Berri sariaz gain, entzuleen saria ere Danel Olanok irabazi zuen. Finala apirilaren 27an jokatuko da Gabiriako Osinalde elkartean.

Hurrengo kanporaketak

Gainerako finalisten izenak datozen asteetako kanporaketetan zehaztuko dira. Apirilaren 6an Osin Berde saria jokatuko da Zaldibian, eta bertsolari hauek kantatuko dute: Unai Anda, Ane Beloki, Markel Eizagirre, Oier Etxeberria, Andoni Mujika eta Ane Zuazubiskar.

Apirilaren 13an, berriz, Aztiri sariaren txanda Gabirian: Peru Abarrategi, Ibai Amillategi, Josune Aramendi, Joanes Illarregi, Beñat Mujika eta Ane Peñagarikano bertsolariak izango dira bertan.

 

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza