Udako ikastaroak 2019-04-02

Bertsolaritzaren artikulazioak mintzagai Uda Ikastaroetan

Bertsolaritzaren artikulazioak mintzagai Uda Ikastaroetan

Zabalik da EHUk antolatutako Uda Ikastaroetan matrikulatzeko epea, eta bertsolaritzak ere izango du bere lekua egitarauan. Abuztuaren 22an eta 23an "Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak" izenburupean hainbat hitzaldi eta mahai-inguru eskainiko dira Donostiako Miramar Jauregian.

Euskal kulturaren transmisioaz eta aurrera begirako erronkez arituko dira hainbat aditu, eta hortik abiatuta, bertsolaritzak beste mugimendu batzuekin bizi dituen artikulazioez eta biziberritzeko gaitasunaz hitz egingo da.

Gainera, Bertsozale Elkarteko Bazkideek eskaintza berezi bat baliatu ahal izango dute: matrikula prezio erdian egitearena. Horretarako, maiatzeko azken astea baino lehen ikerkuntza@bertsozale.eus helbidera bidali beharko dute eskaera, eta hor azalduko zaie eskaintza hau lortzeko prozedura.

Hemen egitarau xehetua:

Abuztuak 22. Euskal kultura eta bertsozaleak

9:00-10:00. Euskal kulturaren kontsumoa. Josu Amezaga.

10:00-11:00. Euskal kulturaren (ez) transmisioa. Iratxe Retolaza.

11:00-11:30. Atsedenaldia

11:30-12:30. Egungo bertsozaletasunaren argazkiak. Harkaitz Zubiri.

12:30-13:30. Mahai-ingurua: "Euskal kulturaren erronkak". Josu Amezaga, Iratxe Retolaza, Harkaitz Zubiri. Gidaria: Karlos Aizpurua.

 

Abuztuak 23. Bertsolaritzaren artikulazioak

9:00-9:45. Artikulazioa 1: Bertsolaritza eta Rocka. Alberto Irazu.

9:45-10:30. Artikulazioa 2: Bertsolaritza eta 90. hamarkadako bertsolari gazteak. Jon Maia.

10:30-11:15. Artikulazioa 3: Emakumeen presentzia egungo bertsolaritzan. Oihana Iguaran.

11:15-11:45. Atsedenaldia

11:45-12:30. Artikulazioa 4: Bertsolaritza eta hiztun berriak. Miren Artetxe.

12:30-13:30. Mahai-ingurua: "Bertsolaritza artikulatzen; haizea alde eta kontra". Oihana Iguaran, Miren Artetxe eta Jon Maia. Gidaria: Harkaitz Zubiri.

17:00-18:30. Komentatutako bertso-saio feminista. Nerea Ibarzabal eta Miren Amuriza. Gidari: Maite Berriozabal.

 

Informazio gehiago: www.uik.eus eta www.mintzola.eus

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu