Bizkaiko Taldekako Txapelketa 2019-04-02

Bizkaiko Taldekakoa, martxa onean

Bizkaiko Taldekakoa, martxa onean

Bigarren fasean murgildu da dagoeneko Bizkaiko Taldekako Txapelketa. 21 taldek hartu dute parte lehenengo fasean, eta hauek dira aurrera egitea lortu dutenak: Tronperrieta (Iurreta-Durango), Taket (Mungia), Far West (Enkarterri-Ezkerraldea), Zahar Alive (Busturialdea), Koipelustre's (Abadiño), Akerbeltzen Antxumak (Markina-Xemein) eta Miotako bidelapurrak (Berriz-Elorrio). 

Hurrengo faseak maiatzaren 13ra bitarte iraungo du, eta hor erabakita geratuko da zein hiru taldek kantatuko duten maiatzaren 25eko finalean. 

Taldekakoaren lehenengo edizioko finala hemen ikusgai. 

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza