Eskolarteko txapelketak 2019-04-03

Gipuzkoako Eskolartekoaren finala, ostiral honetan Lasturren

Gipuzkoako Eskolartekoaren finala, ostiral honetan Lasturren

Osatu da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren finala. Bost kanporaketa egin ostean, hauek dira apirilaren 5ean Lasturren kantatuko duten zortzi bertsolariak: Aitor Tatiegi Loidi, Uxue Alkorta Iturbe, Aner Peritz Manterola "Euzkitze", Haizea Arana Cardenal, Imanol Albizu Gurrutxaga, Oihana Arana Cardenal, Igauri Lopetegi Amostegi eta Maddi Aiestaran Iparragirre.

Saioa afalostean izango da Lasturko plazako tabernan. Afaritarako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu ahal izango dira.

Aurtengo Eskolartekoa ekainaren 8an amaituko da, Saran. Lurraldeetako eskolartekoetako parte hartzaileak eta bertsozaleak gonbidatuta daude jai-giroan ospatuko den egunera.

 

 

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza