Gutun zuria 2019-04-02

Maialen Lujanbiok irekiko du Bilboko Gutun Zuria Jaialdia

Maialen Lujanbiok irekiko du Bilboko Gutun Zuria Jaialdia
Arg: Bilbo Hiria

Gaur emango diote hasiera Gutun Zuria - Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiari Azkuna Zentroan, eta Maialen Lujanbioren hitzhartze batekin abiatuko da larunbatera bitarte iraungo duen egitaraua. Bertsogintzaren eta artearen arteko harremanaz jardungo du Lujanbiok gaur 21:00etan.

Aldoux Huxleyren eta José Lezama Lima poetaren esaldi bana hartu dituzte oinarritzat aurtengo Gutun Zuria Jaialdiaren edizioan, eta bata bestearen jarraian ipini dituzte: "Gaur gauean suak nire liburutegia erreko balu. Artea kontatzearen artea".

Literaturzale den edonori gonbita luzatu diote antolatzaileek.

Albiste gehiago

Nerea Bruño - Nafarroako bertsozale Elkateko lehendakaria 2025-09-08

«Nafarroako bertsolaritza goranzko joeran doa»

Larunbat gauean 21:00etan Mirari Martiarenak aurketuta 2025-09-02

Irailaren 13an hasiko da Hitzetik Hortzera

Datorren astean Bertsoa.eus-en 2025-07-16

Algortako Jaialdi Mundiala espazioan barrena

Unax Aizpurua Ibargarai - Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna 2025-06-16

«Gaitzeko maila izan da eta denak biziki ongi aritu dira»