Plazatik Gaztetxera 2019-04-03

Plazatik Gaztetxera txapelketa, azken txanpan

Plazatik Gaztetxera txapelketa, azken txanpan
Aner eta Oihana Itziarko saioan

Lehenengo faseko saio guztiak eginda, bigarren fasean sartu da Plazatik Gaztetxera txapelketa. Hasierako 24 bertsolarietatik erdiek egin dute aurrera Ondarroan, Itziarren, Mutrikun eta Zestoan egindako saioetatik. Hauek izan dira bigarren faserako sailkatuak: Oier Etxeberria, Lurdes Ondaro, Ane Beloki, Aner Peritz, Oihana Arana, Aitor Tatiegi, Irati Alcantarilla, Antton Aizpurua, Urko Arregi, Mikel Iturriotz, Alexander Idoeta eta Peru Aiartza.

Datozen bi larunbatetan Elgoibarko eta Eibarko gaztetxeetan egingo diren finalerdietan erabakiko da zeintzuk osatuko duten finaleko seikotea. Finala Debako gaztetxean jokatuko da, apirilaren 27an.

Saio guztiak 22:30ean hasiko dira, eta aurretik afaltzeko aukera egongo da gaztetxean bertan, 20:30ak aldera. Finaleko egitaraua egun osokoa izango da; saioa goiz eta arratsaldez egingo da, eta bazkaria eta kontzertuak antolatuko dira.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza