XXVII. BBK sariketa 2019-04-04

Durangaldea nagusi BBk sariketan

Aurtengo BBK sariketako bertsolariak
Atzo, apirilak3, izan zen 2019ko BBk sariketako finala Bilboko BBk aretoan. Hego Uribe eta Dugandaldeko bertsolariak izan ziren oholtza gainean. Durangaldeko taldeak lortu zituen puntu gehien. Bizkaiera egokienari saria Bittor Altubek jaso zuen.

Bertsolari gazteen XXVII. BBk sariketa

Durangaldea da 2019ko BBk sariketako talde irabazlea. Guztira 466,50 puntu lortu dituzte eta bigarren sailkatu da Hego Uribe taldea  407 puntu lortuta. Finala Bilboko BBk aretoan izan da. Hego Uribe taldean 18 urtez azpitik  Itxasne Rodriguez, Gerizeti Zubiaurre eta Maider Altunak kantatu dute. Durangaldeko taldean Irune Basagoiti, Ander Sarriugarte eta Eider Gallastegik. 19 eta 24 urte bitartean aldiz Hego Uribe taldean Maite Sarasola, Ander Anakabe eta Mikel Aiartzaguenak. Durangaldeko taldean Gorka Pagonabarraga, Bittor Altube eta Iruri Altzerrekak.

Bizkaierarik egokienari saria

Durangaldea taldeko Bittor Altube bertsolariak jaso du Bizkaierarik egokienari saria.

Bertsoaldiak sareko plazan

Finaleko bertsoaldi hautaketa zabala ikusteko aukera izango da datorren astetik aurrera sareko plazan.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu