Eskolarteko txapelketak 2019-04-08

Aitor Tatiegik irabazi du Gipuzkoako Eskolarteko txapela

Aner Peritz 'Euzkitzek' lortu du Sararako bigarren txartela.

Joan den ostiralean jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren finala Lasturren, eta Aitor Tatiegi oñatiarrak jantzi zuen txapela. Bigarren postua Aner Peritz 'Euzkitze' zarauztarrak lortu zuen. Bi hauek izango dira, hortaz, Euskal Herriko Eskolarteko finalean kantatuko dutenak ekainaren 8an Saran.

Lepo bete zen Lasturko taberna zortzi bertsolari gazteak kantuan entzuteko. Maddi Aiestaran, Imanol Albizu, Uxue Alkorta, Haizea Arana, Oihana Arana eta Igauri Lopetegi izan ziren gainerako finalistak. Giro ederrean joan zen saioa, eta horixe nabarmendu zuten bi sailkatuek ere saio osteko elkarrizketan. Aitor Tatiegik "bertso bakoitzean gozatu" egin zuela aipatzen du, eta Aner Peritz ere gustura sentitu zen, bai bere buruarekin, baita jendearen harrerarekin ere.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza