Eskolarteko txapelketak 2019-04-08

Xabat Illarregi, Nafarroako Eskolartekoan txapeldun

Ekiñe Zapiain izan zen Euskal Herriko Eskolartekorako bigarren sailkatua

Hamabost bertsolari gaztek kantatu zuten joan den ostiralean Nafarroako Eskolarteko Txapelketan, eta Xabat Illarregi leitzarrak jantzi zuen txapela. Ekiñe Zapiain beratarrak eta biek ordezkatuko dute Nafarroa Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan, ekainaren 8an Saran.

Ekain Alegre, Lide Arrieta, Beñat Astiz, Etxahun Azkarraga, Olatz Bados, Bittori Elizalde, Amaia Lasheras, Uxue Mesa, Enma Murillo, Iratxe Muxika, Ane Telletxea, Idurre Villanueva del Burgo eta Zuara Zaratiegi izan ziren Arantzako eskolan kantari aritu ziren beste bertsolariak.

Xabat Illarregik Nafarroako bertsolari gazteen "maila altua" nabarmendu zuen saio osteko elkarrizketan, eta Ekiñe Zapiainek Sarara "bertsotan gozatzera" joango dela adierazi zuen. Albistean entzungai dago bi sailkatuen elkarrizketa osoa.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza