Gazte sariketak 2019-04-08

Ane Zuazubiskarrek irabazi du Osin Berde saria

Ane Zuazubiskarrek irabazi du Osin Berde saria
Argazkia: Zaldibiako Herri Ataria
Oier Etxeberria da Osinalderako bigarren sailkatua

Ane Zuazubiskarrek eskuratu du Zaldibiako Joxepanen jokatutako VII. Osin Berde saria. Oier Etxeberriak egin zuen bigarren, eta hortaz, biek izango dute Gabiriako Osinalden kantatzeko aukera.

Pasa den larunbatean egin zuten saioa, eta kantuan izan ziren baita ere Ane Beloki, Unai Anda, Markel Eizagirre eta Andoni Mujika. Ikusleen saria ere Ane Zuazubiskarrek jaso zuen.

Finaletik saio batera

Ane Zuazubiskar eta Oier Etxeberriarekin batera, Ordiziako saiotik sailkatutako Danel Olano eta Eli Pagola ere arituko dira finalean. Saio bat baino ez da falta finala osatuko duen seikotea ezagutzeko. Aste honetan izango da azken saioa, Gabiriako Aztiri Bat elkartean. Kantuan, honako hauek: Peru Abarrategi, Ibai Amillategi, Josune Aramendi, Joanes Illarregi, Beñat Mujika eta Ane Peñagarikano.

Finala apirilaren 27an jokatuko da, Gabiriako Osinalde elkartean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza