bertso udalekuak 2019-04-08

Eskari handia dela-eta, aurtengo Bertso Udalekuetarako izen-emate epea aurrez zehaztutako data baino lehen itxi da. Martxoaren 25ean ireki zen epea bigarrenez -aurretik bertso eskoletako kideek edota gurasoren bat Bertsozale Elkarteko bazkide duten gazteek izan dute lehentasuna-, eta apirilaren 12a baino lehen bete dira bost txandak.
Apirilaren 17rako osatuko dira taldeak, eta jakinaraziko zaie gazteei egonaldietakoren batean parte hartu ahal izango duten. Duzunaritze (Baxenabarre), Uitzi (Nafarroa), Aubixa (Gipuzkoa), Orio (Gipuzkoa) eta Zuhatza (Araba) dira aurtengo Bertso Udalekuen kokalekuak.
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza