Hitzetik Hortzera 2019-04-13

Denboraldi oso bat, mapa batean bildua

Eider Perezen aurkezle lana eta Txakur Gorria sormen kolektiboaren gidoigintza eta diseinua izan dira Hitzetik Hortzeraren azken denboraldiko berritasunak.

Hitzetik Hortzera telebista saioaren 2018-2019 denboraldia amaitu da. Guztira 26 programa eskaini dira irailetik hona, eta bakoitzean, aldian aldiko bertso saioek emandakoaren aukeraketa eskaintzeaz gain, bertsogintzaren baitako gai edo geruzaren bat azaleratu dute, ondoren mapa batean collage teknikaren bidez jasota geratu dena.

Denetariko gaitegiak landu dituzte: “plaza on bat” zer den galdetzen hasi, eta Unai Iturriagarekin bertsolari baten asteburuak nolakoak diren deskubritu ahal izan dute ikusleek; Onintza Enbeitak iritzi sortzaile izatearen pozak eta ajeak elkarbanatu ditu, eta saiotik saiorako kontrasteetara egokitzeko gaitasunaz aritu da Maialen Lujanbio.

Historiak ahaztu dituen emakume bertsolarien bertsoak entzun ditugu Oihana Iguaranen eta Alaia Martinen ahotsetan, eta tradizioak, umoreak edota kantaerak duten pisua ere aletu dute zenbait programatan.

Aurpegi eta esku berriak

Eider Perez aritu da lehen aldiz aurkezle lanetan, eta Txakur Gorria kolektiboko kideak arduratu dira gidoiaz eta maparen osaketaz. Esperientzia “ederra” izan dela adierazi dute denek.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza