Txinparta bertsolari txapelketa 2019-04-15
Txinparta Bertsolari Txapelketaren VIII. edizioa jokatu zen larunbatean Oñatin, eta Andoni Goitiak jantzi zuen txapela, txapelketa honetan lortzen duen bigarrena. Joseba Lasagabaster eta biak iritsi ziren buruz burukora, eta giro ederrean joan zen saioa.
Guztira sei bertsolarik kantatu zuten finalean; aipaturiko lehenengo biez gain, Urko Egaña, Urko Arregi, Egoitz Aizpuru eta Beñat Alberdi igo ziren oholtzara. Mirari Sagarzazu izan zen saioko aurkezlea, eta Egoitz Atxagak zubi lanak egin zituen publikoaren eta bertsolarien artean, herritarrek proposatutako gaiak oholtzakoei helarazteko.
Hauxe izan zen finaleko sailkapen orokorra:
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza