agenda 2019-04-17

Formatu bereziko saioak oporraldiko agendan

Formatu bereziko saioak oporraldiko agendan
Argazkia: Larrabetzutik.org
Jai egunak medio, saio bakanagoak eta emanaldi bereziak antolatu dira

Apirilak 19

Lemoan, Gazte Topagunean, "Doinuak buruan eta ibili munduan" bertsotrama musikatua eskainiko dute 18:00etan. Kantuan, bertsolari hauek: Peru Abarrategi, Joanes Illarregi, Irati Majuelo eta Eli Pagola.

Apirilak 20

Bilboko Azkuna Zentroan "Girotu Plaza!" haurrentzako emanaldia eskainiko du Eneko Arratek, 12:30ean.

Arraia-Maeztun, frontoian, Anjel Mari Peñagarikano eta Xebastian Lizaso arituko dira kantuan 18:00etan.

Apirilak 22

Hondarribian ere Xebastian Lizasok kantatuko du, oraingoan Andoni Egañarekin. Saioa Guadalupeko zelaian izango da.

Apirilak 25

Ibarran Gipuzkoako Txapelketarako girotze saioa antolatu dute Galtzaundi tabernan. Saioa 19:00etan hasiko da, eta bertsolari hauek ibiliko dira: Maialen Akizu, Txomin Azpiroz, Imanol Irazustabarrena, Oier Iurramendi, Beñat Mujika eta Eli Pagola.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza