Udako Ikastaroak 2019-04-16

Zertaz hitz egingo da Uda Ikastaroetan?

Nola artikulatzen da bertsolaritza emakumeen mugimenduarekin, hiztun berriekin edo rockarekin? Hizlariek landuko dituzten gaien lagin txiki bat eskaini digute

"Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak" izeneko ikastaroa antolatu du Mintzola Ahozko Lantegiak, UPV/EHUko Uda Ikastaroen baitan. Abuztuaren 22an eta 23an hainbat hitzaldi eta mahai-inguru eskainiko dira Donostiako Miramar Jauregian. Izen-emate epea zabalik dago, eta egitarauaren eta Bertsozale Elkarteko bazkideentzako eskaintza berezien berri eman genuen hemen.

Artikulazioak, eraldatuz irauteko

Bertsolaritzaren artikulazioak izango dira gai nagusia abuztuaren 23an, eta egun horretako hizlariak elkarrizketatu ditugu laburki. Harkaitz Zubiri ikerlariak esan bezala, artikulazioaren kontzeptua euskaraz egiten den kulturak "kontutan" hartu beharko lukeen zerbait da, "mundu globalizatuan euskaraz sortzeko erronkari aurre egiteko". 

Marko horren baitan, Oihana Iguaranek emakumeek bertsolaritzan duten eta ez duten presentziaz hitz egingo du, hainbat arlori erreparatuz. "Iruditeria aldetik ere saiatuko naiz aztertzen presentzia hori", adierazi du.

Miren Artetxek hiztun berriek bertsolaritzan duten lekua aztertuko du hainbat ertzetatik. Bertso munduan sozializatzeak beraien "hiztun gisa legitimatzeko prozesuan" zein eragin daukan ere kontatuko du. 

Alberto Irazuk rockaren eta bertsoaren arteko harremana nola garatu den azalduko du bere hitzartzean, eta Jon Maia 90. hamarkadako bertsolari gazteen belaunadiaz arituko da, garai hartan bertso eskolek jokatu zuten papera nabarmenduz. 

Informazio gehiago www.uik.eus eta www.mintzola.eus atarietan. 

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza