arabako bertsolari gazteak 2019-04-17

Maiatza, hilabete oparoa Arabako bertsolari gazteentzat

Maiatza, hilabete oparoa Arabako bertsolari gazteentzat
Bertsoa Bizi Gazte lehiaketa, idatzizko Eskolarteko Txapelketa eta eskualdeetako topaketak ere egingo dituzte

Arabako bertsolari gazteek sormenerako eta gozamenerako hainbat aukera izango dituzte maiatzean zehar. Batetik, Bertsolari Gaztetxoen XXIV. Eskolarteko Idatzizko Txapelketan parte hartzeko aukera izango dute; bertso-sortak maiatzaren 6a baino lehen bidali beharko dituzte, eta finala maiatzaren 25ean egingo da Zigoitian. Oinarriak eta informazioa hemen.

Finala baino lehen, eskualdeetako topaketak egingo dira egun hauetan:

-Maiatzaren 10ean Lautadako topaketa

-Maiatzaren 17an Gorbeialdeko topaketa

-Maiatzaren 17an Mendialdeko topaketa

-Maiatzaren 17an Aiaraldeako topaketa

-Maiatzaren 19an Gasteizko topaketa

-Maiatzaren 19an Arabar Errioxako topaketa

 

Bertsoa Bizi Gazte lehiaketa, azken txanpan

Duela bi hilabete ireki zen Bertsoa Bizi Gazte bideoklip lehiaketa, eta maiatzaren 6an amaituko da lanak bidaltzeko epea. Taldeka parte hartzeko aukera dago (3-8 lagun), eta bertsoak musikatuz, abestiei letrak aldatuz edota rap moldeetan grabatu daitezke bideoak, euskara hutsean.

Maiatzaren 11an Bertsoa Bizi Gazte eguna ospatuko da Legution, eta egitarau bete-betea antolatu dute denen gozamenerako. 

Sariei eta oinarriei buruzko informazio gehiago www.nibanaxarabakoa.eus atarian.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»