Argitalpenak 2019-04-17

Juan Mari Lekuonak idatzitako bertsoak, argitara

Juan Mari Lekuonak idatzitako bertsoak, argitara
Poeta oiartzuarrak gordetzen zituen bertso eta kantuak biltzen dituen liburua kaleratu du Pamielak

"Juan Mari Lekuona. Bertsoak" izenburupean, poetaren bertsozaletasuna eta bertsogile sena azaleratzen dituen liburua editatu dute Jon eta Paulo Kortazarrek, EHUko irakasleak eta literaturan adituak biak. Pamiela argitaletxeak eman du argitara.

Familiak gordeta zeuzkan bi eskuizkribu daude lan honen oinarrian: "Nere olerki eta kantak" deituriko koadernoa, eta "Egutegia 1999" izeneko agenda. Bertan bildu zituen Juan Mari Lekuonak (1927-2005) urtez urte idatzi zituen bertsoak.

"Maitasunez" egindako testuak direla adierazi zuten aurkezpenean, eta inguruko pertsona asko agertzen direla bere bertsoetan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza