Plazatik Gaztetxera 2019-04-23

Plazatik Gaztetxera txapelketaren finala larunbatean jokatuko da

Plazatik Gaztetxera txapelketaren finala larunbatean jokatuko da
Egun osoko egitaraua antolatu dute Debako gaztetxean

Lau kanporaketa eta bi finalerdi igarota, iritsi da aurtengo Plazatik Gaztetxera txapelketaren finala. Apirilaren 27an jokatuko da Debako gaztetxean, eta saioa bi txandatan egingo dute: 13:00etan lehenengo zatia, eta 18:00etan bigarrena, bazkarirako tartearekin. Hauek dira finalean kantatuko duten bertsolariak: Oier Etxeberria, Ane Beloki, Irati Alcantarilla, Mikel Iturriotz, Oihana Arana eta Aner Peritz.

Guztira 24 bertsolarik hartu dute parte martxoan abiatu zen txapelketan, eta zazpi gazte asanblada aritu dira antolatzaile lanetan: Ondarroakoa, Zestoakoa, Mutrikukoa, Itziarkoa, Elgoibarkoa, Eibarkoa eta Debakoa.

Gaua luzatzeko aukerarekin

Finalaren osterako kontzertuak antolatu dituzte Debako gaztetxean: 2ZIO, Debrass Band eta DJ Jotatxok joko dute 20:30etik aurrera. Goizaldeko 05:00etan "Bertsogore" egingo dute, gaztetxea husten den arte.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu