Bizkaiko Taldekako Txapelketa 2019-04-30

Bizkaiko Taldekakoaren bigarren fasea asteartean abiatuko da

Bizkaiko Taldekakoaren bigarren fasea asteartean abiatuko da
Abadiñoko gaztetxean kantatuko dute Koipelustre's eta Far Westeko Bertsolariak taldeek

Bizkaiko Taldekakoaren bigarren fasea martxan da. Hiru saio egingo dira fase honetan, eta lehenengoa asteartean, apirilak 30, Abadiñoko gaztetxean.

Bertan izango dira Abadiño bertako Koipelustre's taldea eta Enkarterri/Ezkerraldeko Far Westeko Bertsolariak taldea. Bietatik puntu gehien lortzen dituena zuzenean sailkatuko da maiatzaren 25ean Abadiñon egingo den finalera. 

Datozen saioak

Maiatzaren 3an eta 10ean jokatuko dira fase honetako beste bi saioak. 

  • Maiatzaren 3an, 20:00etan, Mungiako Errota gaztetxean. Kantuan Tronperrieta (Durango eta Iurreta) eta Taket (Mungia) taldeak.
  • Maiatzaren 10ean, Errigoitin. Kantuan Akerbeltzen antxumak (Markina-Xemein), Miotako bidelapurrak (Berriz eta Elorrio) eta Zahar-alive (Busturialdea) taldeak. 

Informazio gehiago Bizkaiko Taldekakoaren atarian. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza