Bizkaiko Taldekakoa 2019-05-06

Ostiralean osatuko da Bizkaiko Taldekakoaren finala

Ostiralean osatuko da Bizkaiko Taldekakoaren finala
Durango/Iurretako "Tronperrieta" eta Abadiñoko "Koipelustre's" taldeak dira hiru finalistetako bi

Tronperrieta taldeak irabazi zuen pasa den ostiralean Mungiako saioa, bertako Taket taldearekin lehiatu ostean. Finalerako txartela eskuratu dute horrela, Abadiñoko Koipelustre's taldekoek egin bezala.

Talde bakarra falta da maiatzaren 25ean Abadiñon egingo den finala osatzeko. Ostiral honetan, maiatzak 10, erabakiko da hori, Errigoitin egingo den finalaurrekoan. Bertan izango dira Markina-Xemeingo Akerbeltzen antxumak, Berriz/Elorrioko Miotako bidelapurrak eta Busturialdeko Zahar-alive. Euretako batek eskuratuko du finalerako azken txartela. 

Informazio gehiago Bizkaiko Taldekakoaren atarian.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza