Gazte sariketak 2019-05-09

VI. B-Lañon sariketa egingo dute ostiralean Gernikan

VI. B-Lañon sariketa egingo dute ostiralean Gernikan
Zortzi bertsolari gonbidatu dituzte gazte lokalean kantatzera

Seigarrenez antolatu dute B-Lañon bertsolari gazteen sariketa Gernikako izen bereko gazte lokaleko kideek. Maiatzaren 10ean izango da, ostiral honetan, 22:00etan hasita.

Zortzi bertsolari hauek arituko dira kantuan: Paule Loizaga, Peru Berazategi, Eli Pagola, Mikel Retolaza, Ane Zuazubiskar, Aratz Igartzabal, Aissa Intxausti eta Asier Galarza. Gai-jartzailea Unai Agirre izango da.

Saioaren aurretik triki-poteoa egingo dute Gernikako tabernetan zehar, 20:00etan hasita.

 

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza