bertsolamintza 2019-05-09

Amaia Agirre: "Oharkabean egiten ditugun iraultza txikiei erreparatzen saiatzen naiz"

Bertsolamintza jardunaldietan eskainitako 'Saio-formatuen inertziak' hitzaldiaren ideia nagusiak laburbildu ditu.

Maiatzaren 2an Iruñeko Zaldiko Maldikon ordu erdiko hitzaldi bana eskaini zuten Amaia Agirrek eta Sustrai Colinak, Bertsolamintza jardunaldien lehen saioan.

Amaia Agirrek “Saio-formatuen inertziak” izan zituen mintzagai, baina gaia aztertzen hasi ahala jabetu zen saioen egituraz gain, bestelako inertzia asko daudela denon baitan, gero bertsolarien jardunarengan eragiten dutenak. "Estereotipoek daukaten indarra, zein bertsolari egokitu zaizkizun, lekuaren garrantzia, nolako gaiak jartzen dituzun...", zerrendatu du. "Inertziaz egin ditugu mila gauza".

Inertziei jarraitu edo ez, aldea dago, eta bertso saioek emaitza desberdinak ematen dituzte. Bere bizipenek irakatsi diotenetik abiatuta, orain gai-jartzaile bezala jarduten duenetan "oharkabean" eragiten diren iraultza txikiei erreparatzen saiatzen dela aitortu du.

Oholtzakideei galdezka

Hiltzaldia prestatzerakoan hainbat bertsolariri eta gai-jartzaileri eskatu die iritzia Amaia Agirrek, eta oro har, denek nabarmendu dute egituraz haratagoko inertzien eragina. "Bakoitzari zer eskatzen diogun, zer jartzen diogun, autoritatea zeini ematen diogun, legitimitatea zeini...". Bide horretan zer pentsatua eta zer hausnartua badagoela iruditzen zaio, faktore horiek "asko baldintzatzen dutelako" egitura bera.

 

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza