eskolarteko txapelketak 2019-05-09

Arabako Eskolartekoa larunbat honetan jokatuko da Legution

Arabako Eskolartekoa larunbat honetan jokatuko da Legution
Bertsoa Bizi Gazte Egunaren egitarauaren barruan egingo da saioa

XXIV. Arabako Bertsolari Gaztetxoen Eskolartekoa Legution jokatuko da larunbat goizean, maiatzak 11. Bertan 14-18 urte bitarteko gazte hauek kantatuko dute: Martin Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Beñat Cano, Danel Herrarte, Aitor Ugarte eta Eli Zaldua. 

Bertsoa Bizi Gazte Egunaren 3. edizioa ere egun berean ospatuko da, eta lehiaketa horretan parte hartu duten gaztetxoei sariak banatuko zaizkie saioa baino lehen, 11:00etan. 

Eman izena bazkarirako

Eskolartekoa amaitutakoan bazkaritarako aukera egongo da. Osteguna, maiatzak 9, izango da azken eguna izena emateko. Interesdunek deitu edo bidali mezu edota whatsapp bat 688 69 58 75 zenbakira, edota bidali mezu bat email helbide honetara: bertsoabizi@gmail.com.

 

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza