Bizkaiko Taldekakoa 2019-05-13

Pasa den ostiralean Errigoitin jokatutako saioetan erabakita geratu zen finalisten zerrenda. Berriz/Elorrioko Miotako bidelapurrak taldea gailendu zitzaien Markina-Xemeingo Akerbeltzen antxumak eta Busturialdeko Zahar-alive taldeei. Hortaz, maiatzaren 25ean Durango/Iurretako Tronperrieta eta Abadiñoko Koipelustre's taldeekin kantatuko dute Bizkaiko Taldekakoaren finalean, Abadiñoko probalekuan.
Egun osorako plana
Finala 17:00etan hasiko da, baina beste hainbat ekimen izango dira goizetik hasita Abadiñon.
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza