Gazte sariketak 2019-05-14

Ane Zuazubiskar nagusi B-Lañon sariketan

Ane Zuazubiskar nagusi B-Lañon sariketan
Argazkia: Lilibertso
Gazte mordoa gerturatu da aurten ere Gernikako B-Lañon gazte lokalera

VI. B-Lañon sariketak badu irabazlea: Ane Zuazubiskarrek eraman du saria etxera. Gernikako B-Lañon gazte lokala goraino bete zen eta giro ederrean joan zen saioa.

Zortzi bertsolariek bikoteka kantatu zuten hasieran: Paule Loizaga eta Aissa Intxausti; Peru Berazategi eta Aratz Igartzabal; Eli Pagola eta Mikel Retolaza; Ane Zuazubiskar eta Asier Galarza. Ondoren, bikoteak hautsi eta bigarren fasera banaka sailkatu ziren honako hauek: Mikel Retolaza, Asier Galarza, Aratz Igartzabal eta Ane Zuazubiskar. Azken biek jokatu zuten buruz burukoa, eta Ane Zuazubiskarrek eskuratu zuen txapela. 

Bertsorik onenaren saria Asier Galarzak irabazi zuen, eta gai-jartzaile lanak Unai Agirrek egin zituen.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza