eskolarteko txapelketak 2019-05-16

Larunbatean jokatuko da Bertsulari Gazteen Xapelgoa, Hazparnen

Larunbatean jokatuko da Bertsulari Gazteen Xapelgoa, Hazparnen
Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako Eskolarteko finalean bederatzi gaztek hartuko dute parte

Eskolartekoen agenda aurrera doa, eta larunbat honetan dute txanda Lapurdiko, Baxenabarreko eta Zuberoako bertsolari gazteek. 

Saioa Hazparneko Haritz Barne zinegelan egingo da, goizeko 10:00etan hasita. Kantuan, honako hauek: Asier Arbelaitz, Daia Harlouchet, Unai Harlouchet, Ekhi Perrier, Naia Etxeberri, Leire Casamajou, Josu Txoperena, Mae Lascaray eta Irati Alcantarilla.

Herrialde bakoitzetik bi ordezkarik izango dute aukera Saran jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalean kantatzeko, ekainaren 8an. 

 

 

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza