agenda 2019-05-17
Maiatzak 17, ostirala
Antzuolan bertso kalejira egingo dute 19:00etan, plazatik hasita. Kantuan Miren Amuriza eta Beñat Gaztelumendi arituko dira.
Amurrion triki-dantza-bertso poteoa antolatu dute Euskaraz bizi nahi dut Egunaren harira. Juan Urrutia parkean elkartuko dira 19:00etan. Asier Rubio eta Iñaki Viñaspre izango dira bertsolariak.
Azkoitian V. Maiatzeko Lorak ekimenaren baitan, bertso saioa egingo da 22:00etan, Floreagako On Bosco aretoan. Bertan izango dira Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze. Juan Inazio Sudupek egingo ditu gai-jartzaile lanak.
Arabako topaketak izango dira Aramaion, Kanpezun eta Amurrion, eta saio gehiago Getarian, Getxon eta Aizarnazabalen.
Maiatzak 18, larunbata
Bilbon, Udaberriko Bertso Saioen agendarekin jarraituz, saioa egingo da Santutxuko Karmelo plazan 13:00etan. Kantuan Amets Arzallus, Oihana Bartra, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze arituko dira.
Lasarte-Orian ere Udaberriko Bertso Saioa antolatu dute. Manuel Lekuona Kultur Etxean izango da 22:30ean, eta bertsolariak, honakoak: Andoni Egaña, Ane Labaka eta Maialen Lujanbio. Gai-jartzailea Maddi Labaka izango da.
Durangon, Museoen Egunaren harira, bertso saio esperimentala egingo dute Arte eta Historia Museoan, 19:00etan. Miren Amuriza eta Igor Elortza arituko dira kantari, eta Maite Berriozabalek jarriko ditu gaiak.
Horrez gain, Bertsulari Gazteen Xapelgoa izango da Hazparnen, eta Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko bi saio Zizurkilen eta Aretxabaletan. Saio gehiago Gartzainen, Oñatin, Ainhoan eta Hondarribian.
Maiatzak 19, igandea
Lekeition, Ibilaldiko egitarauaren baitan, "Ez da kasualitatea" bertso saio musikatua antolatu dute. Bertsotan Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Aissa Intxausti eta Alaia Martin arituko dira, Itziar Etxegia eta Idoia Oteizaren musikarekin. Gai-jartzaile lanetan Garazi Navarro arituko da.
Donibane Lohizunen, Euskararen Eguna dela-eta, bertso saioa izango da 17:00etan herriko plazan. Odei Barroso eta Xumai Murua izango dira bertan.
Hernanin trans bertso saioa antolatu dute, Trans Zikloaren baitan. Ezkiaga pasealekuan izango da -eguraldi txarrarekin, Sandiusterrin-, 19:00etan. Bertsolariak Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Eli Pagola eta German Urteaga izango dira. Amaia Agirrek jarriko ditu gaiak.
Gipuzkoa bertsotaneko beste bi saio egingo dira Errezilen eta Legorretan, eta Arabako topaketa gehiago Gasteizen eta Oionen. Bertso gehiago Muxikan eta Errenterian.
Agenda beti eskuragarri BDB Bertsolaritzaren Datu-Basean.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24