eskolarteko txapelketak 2019-05-20

Naia Etxeberri eta Irati Alcantarilla sailkatu dira Sarako finalera

Naia Etxeberri eta Irati Alcantarilla sailkatu dira Sarako finalera
Bertsulari Gazteen Xapelgoan aurreneko bi postuak eskuratu dituzte lapurtarrek, eta Euskal Herriko Eskolarteko finalerako txartela eskuratu dute.

Larunbat goizean jokatu zen Hazparneko Haritz Barne zinegelan 2019ko Bertsulari Gazteen Xapelgoa, eta Naia Etxeberri nagusitu zen bertan. Irati Alcantarillak eskuratu zuen txapeldunorde postua, eta hortaz, biak izango dira ekainaren 8an Saran jokatuko den Euskal Herriko Eskolartekoan kantuan, Lapurdi ordezkatuz. 

Goiz osoko lana

Bederatzi bertsolari gazte aritu ziren kantuan: Asier Arbelaitz, Daia Harlouchet, Unai Harlouchet, Ekhi Perrier, Naia Etxeberri, Leire Casamajou, Josu Txoperena, Mae Lascaray eta Irati Alcantarilla. Xan Alkhatek egin zituen aurkezle lanak.

Hasierako ariketetan lortutako puntuazioaren arabera, lau bertsolari igaro ziren bigarren fasera: Josu Txoperena, Irati Alcantarilla, Asier Arbelaitz eta Naia Etxeberri. Ofizioen eta bakarkakoen ostean erabaki ziren txapeldunaren eta txapeldunordearen izenak. Maddalen Arzallusek jantzi zion txapela Naia Etxeberriri.

Sarako taldea osatzeko puntuan

Bizkaiko Eskolarteko finala jokatzea baino ez da falta Sarako bertsolari taldea osatzeko. Larunbat honetan izango da saioa, Abadiñon, Bizkaiko Taldekako finalaren egun berean. 

 

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu