bertsolamintza 2019-05-21

Amets Arzallus: "Euskal Herriari kantatzerako orduan bada noraez momentu bat"

'Zeri kantatzen diogu eta zeri kantatu nahiko genioke? Zein da gaur egungo errealitatea?' izenburupean, hitzaldia eskaini du Amets Arzallusek Senperen, Bertsolamintza jardunaldien baitan. Entzungai duzue kontatutakoen lagin bat.

Bertsogintzari buruz hitz egiteko eta hausnartzeko Bertsolamintza jardunaldien bigarren saioa egin zen maiatzaren 16an Senperen. Bertan Amets Arzallusek eta Miren Artetxek hartu zuten hitza, eta orduerdiko hitzaldi bana eskaini zuten. Bertsolariek zein errealitateri eta nola kantatzen dioten hausnartu zuen Amets Arzallusek, eta hizkuntza ideologiek bertsolaritzan duten eraginaz aritu zen Miren Artetxe -bere hitzak ostegunean argitaratuko dira-.

Bertsolariek zer kantatzen duten bezain garrantzitsua da zertaz kantatzen duten, Amets Arzallusen hitzetan. Inertziaz kantatzen den hori kontzientziara ekartzeko ariketa pertsonala egin du hitzaldia prestatzerakoan: "Galdera pluralean dago, baina nik lehenengo pertsonan aztertuko dut, nik neure burua nola kokatzen dudan".

Isiltasuna eta arinkeria, errealitatearen estalki

Amets Arzallusen ustez, bertsoak bizi den garaiaren lekukotasun bat zor du, "ahal bada lekukotasun kritiko bat". Kezka bat badu zentzu horretan: "Lehen gatazka armatuari lotutako gaiak leku handia hartzen bazuen, aro berriarekin pixka bat diluitzen joan da", azaldu du, "lehengo bolumenak geroko isiltasun batzuk ekarri ditu". "Noraez" bat dagoela uste du, eta hori oholtzetan ere transmititu egiten dela.

Mundu zabaleko gaiei kantatzerakoan ere, aztertu nahi izan du "zein leihotatik" begiratzen dioten bertsolariek munduari, zein tonutan. Sumatzen du gai pisutsuen aurrean halako arinkeriarako joera bat. "Jolaserako eta arinerako joerak gehiago ordezkatu du lehen zegoen espazio bat errealitatearen tratamendurako", dio. Berak bere plazako ibilbidean "formulazio kritikoen eta esperantza baten bila" jarraitu nahi duela adierazi du, "herri honekiko, hizkuntza honekiko eta munduan dauden problematikekiko".

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza