altxa kopla hori 2019-05-22

Orain bi urteko udaberriko planari jarraituz, aurtengoan ere kopla doinutan eta musikarien laguntzarekin kantaturiko bertso saio musikatuak antolatu ditu Arabako Bertsozale Elkarteak, "Altxa Kopla Hori!" izenburupean.
Guztira lau saio egingo dira, lagun arteko formatuan eta kalean: Laudion, Kanpezun, Izarran eta Oionen. Arabako 16 bertsolarik, 4 aurkezlek, 12 gai jartzailek eta 8 musikarik parte hartuko dute, adin, herri eta belaunaldi ezberdinetakoek.
Ostiralean hasita
Lehenengo saioa ostiral honetan izango da, Laudioko Areta Kultur Etxe parean, 20:30ean. Kantuan Manex Agirre, Aroa Arrizubieta, Zigor Enbeita eta Serapio Lopez arituko dira, eta gai-jartzen Marta Ugarte.
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza