bertsolamintza 2019-05-24

Miren Artetxe: "Hiztun zaharrek hiztun zaharrentzat sortutako mundua da oraindik bertsolaritza"

'Hizkuntza ideologiak bertsolaritzan' izeneko hitzaldia eskaini du Miren Artetxek Senperen, Bertsolamintza jardunaldietan. Elkarrizketa honetan laburtu ditu ikertutakoen nondik norakoak.

Maiatzaren 16an Bertsolamintza jardunaldien bigarren saioa egin zen Senperen, eta bertan Miren Artetxek eta Amets Arzallusek hitz egin zuten. Hizkuntza ideologiek bertsolaritzan zein eragin duten ikertu du Miren Artetxek, "hiztunari legitimitatea zerk ematen dion". Bere hitzetan, oraingo ideologia nagusiaren arabera, hiztun zahar/hiztun berri kategoriek definitzen dute askotan hiztunaren balioa. 

Bertsolaritzak bi norabidetan eragiten die hiztun berriei -euskara etxetik jaso ez dutenei-: batetik, hiztun bezala legitimatzen ditu, eta euskararen ezagutza altua eta erabilera trinkoa egozten zaie horregatik; baina bestetik, "bertsolaritzan sartzen diren asko ohartzen dira 'hiztun berri' bezala kategorizatuak direla". 

"Erdal munduan hain da normala euskal hiztun berria izatea, ez zaiela inoiz ispilu hori modu frontalean jarri, eta bertso munduan bai, beharbada admiraziotik, baina...", azaldu du Miren Artetxek. 

Honi ez zaio kantatzen

Ikertutako datuetan ikusi duenez, euskarari buruzko bertsoaldi eta gai mordoa dagoen arren, "hiztun berrien inguruan gailentzen dena isiltasuna da". Zenbait hiztun berri diskurtsoa garatzen badabiltza ere, oraindik nabarmena da gizartean dagoen hiztun berri proportzioaren eta bertsolaritzan dagoenaren arteko aldea, Miren Artetxeren hitzetan. Horregatik dio "hiztun zaharrek hiztun zaharrentzat" sortutako mundua dela oraindik. 

Interesgarria da joerari behatzea: "Etorkizunean, euskaldunen gehiengoa hiztun berriak izango diren egoera batean, ea bertso munduak inklusiorako joera bat izango duen, edo autentikotasunari loturiko ideiekin jarraituko duen". 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu