Bizkaiko Taldekakoa 2019-05-27

Iurreta eta Durangoko Tronperrieta taldea nagusi Taldekakoan

Durangaldeko hiru talderen artean jokatu da Bizkaiko Taldekakoaren finala: 'Tronperrieta', Abadiñoko 'Koipelustre's' eta Berriz eta Elorrioko 'Miotako bidelapurrak'.

Egun osoko jaia izan zen larunbata Abadiñon. Eskolartekoarekin hasi zen eguna, idatzizkoa lehenengo eta bat-batekoa gero. Egunari jarraipena bazkari herrikoiak eman zion, eta 100 lagunetik gora batu ziren bazkaltzeko Abadiñoko probalekuan bertan.

Arratsaldeko 17:00etan hasi zen Bizkaiko Taldekako finala. Finalistak Iurreta eta Durangoko Tronperrieta, Abadiñoko Koipelustre´s eta Berriz eta Elorrioko Miotako bidelapurrak izan ziren. Bertsolariak, honakoak: Tronperrietako Ander Sarriugarte, Eneko Abasolo “Abarkas” eta Gorka Pagonabarraga, Miotako bidelapurrak taldean Miren Amuriza, Iruri Altzerreka eta Gorka Lazkano, eta azkenik Koipelustre´s taldean Txaber Altube, Igor Galarza eta Aitor Bizkarra. Gaiak hiru taldeetako gai-jartzaileen artean prestatu zituzten, eta aurkezle beharra Amaia Ugaldek eta Ainhoa Urienek egin zuten.

Belaunaldi ezberdinak elkartuta

Talde irabazleak saio ostean egindako balorazioan "poza" agertu du, bertsolari gazteenak eta nagusienak elkartu direlako oholtza berean. Adin tartea irudikatzeko: Juan Mari Areitio 1945ean jaioa da, eta Gorka Pagonabarraga, berriz, 2000. urtean.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»