eskolarteko txapelketak 2019-05-28

Osatu da Euskal Herriko Eskolartekoa

Osatu da Euskal Herriko Eskolartekoa
Pasa den asteburuan ospatu zen Bizkaiko Eskolartekoa; bat-bateko saioa eginda ezagutu genituen Euskal Herriko Eskolartekoan ariko diren ordezkari bizkaitarrak, eta osatu da oholtzaratuko den talde osoa. Sara prestatzen ari da ekainaren 8rako.

Guztira 13 parte-hartzaile izango ditu 2019ko Euskal Herriko Eskolarteko Bat-bateko Txapelketak. Edonola ere, beste hainbat lagunek ere hartu du parte lurraldez lurralde Eskolarteko egitasmoan. Apirilean ezagutu genituen Gipuzkoako eta Nafarroako bertsolari sailkatuak, gerora Arabako, Baxenabarreko, Lapurdiko eta Zuberoakoak, eta, azkenik, pasa berri den asteburuan jakin dugu zeintzuk izango diren ordezkari bizkaitarrak.

Ekainaren 8an izango da Saran, hirugarrenez, Euskal Herriko Eskolartekoa. 11:00etan jokatuko da XXXI.bat-bateko txapelketa, Sarako trinketean. Hauek izango dira parte-hartzaileak: Arabatik, Aroa Arrizubieta eta Aitor Ugarte; Baxenabarretik, Ekhi Perrier eta Unai Harluxet; Bizkaitik, Maite Sarasola eta Bittor Altube; Gipuzkoatik, Aitor Tatiegi eta Aner Peritz "Euzkitze"; Lapurditik, Naia Etxeberri eta Irati Alcantarilla; Nafarroatik, Xabat Illarregi eta Ekhiñe Zapiain; eta Zuberoatik, Leire CasamajouJulene Etxeberrik jarriko ditu gaiak eta Joana Itzainak egingo ditu harrera eta amaierako aurkezle lanak

Irabazleari Maddi Sarasuak jantziko dio txapela, Aitor Sarasuari esker onez eta Sarasua sendiaren izenean.

Eman izena bazkaritarako

Bat-bateko finalaren ondotik, otordua eskainiko da Sarako Lur-Berri aretoan, 15:00etan, Iparra-Hegoako kideen eskutik. Txartelak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian 15 euroren truke. Igandera arte egongo dira eskuragai.

Zure inguruan Sarara joateko autobus zerbitzurik antolatu ote den jakiteko, jarri harremanetan zure lurraldeko Bertsozale Elkartearekin.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra