bertsolamintza 2019-05-29
Gasteizko Amaia Zentruan elkartu ziren hainbat bertsozale maiatzaren 23an, Bertsolamintza jardunaldien azken aurreko geldialdian. Maite Berriozabalek eta Xabier Aierdik hartu zuten hitza -azken honen elkarrizketa bihar argitaratuko da-. Gai jartzaile bezala bizi izandako esperientzien irakurketa feminista bat egin du Maite Berriozabalek, eta bereziki plazako gai jartzailetzaz hausnartu du, irekiagoa den horretaz. "Gai jartzailetza lanetan nire ustez erabakigarriak diren erabakiak detektatzen saiatu naiz", azaldu du, erabaki horiek eragina baitute oholtzako kideengan, baita publikoari helaraziko zaionarengan ere.
Inkoszientzien atzean dagoena
Gai jartzaileek ere oharkabean egin ditzakete hainbat hautu: zein gai jarri bakoitzari, zein roletatik, zein protagonismo maila eman... "Bertsolariengan ez ditugu izen bi ikusten bakarrik, pertsona bi ikusten ditugu", adierazi du Maite Berriozabalek, "beraien inguruko konstrukto bat ere badugu, eta horren araberako hautu bat egiten dugu". Horregatik dio "inkoszienteki" egiten den hori aztertu beharko litzatekeela, eta horretarako norbere "kontzientziaren lanketa" egin behar dela uste du. "Gai jartzaileok hitz egin behar genuke nola sentitzen garen, zertan ari garen...".
Arrakasta zertan datzan
Saio bat arrakastatsua izan den edo ez baloratzerakoan, oholtzakideen arteko ongizatea ez dela kontutan hartzen iruditzen zaio Maite Berriozabali. "Askotan uste dut forman eta teknikan oso zorrotzak garela, baina zaintzan edo bestelako arrakastetan ez garela zentratzen". Zenbait saiotan biak uztartzea lortzen dela dio, eta horrek izan beharko lukeela denentzako zehar-lerroa.
Aitortu du honen inguruan hausnartzen hasi denetik, nolabaiteko "auto-ahalduntze fase bat" abiatu duela. "Gustatuko litzaidake egun bat iristea non nik ez ditudan besteen mugak ezartzen, eta besteek nireak ere ez".
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24