feminismoa bertsogintzan 2019-05-29

'Emakumeak bertso munduan' mahai ingurua Martin Ugalden

'Emakumeak bertso munduan' mahai ingurua Martin Ugalden
Ekainaren 5ean, Uxue Alberdiren 'Kontrako eztarritik' liburua esku artean hartuta, Uxue Alberdik berak, Jone Uriak, Miren Artetxek eta Nerea Ibarzabalek parte hartuko dute mahai inguruan, Lorea Agirreren gidaritzapean.

Emakumeak bertso munduan. Menderakuntza eta ahalduntzearen erradiografia bat izeneko mahai ingurua antolatu dute Martin Ugalde kultur parkean. Ekainaren 5ean izango da, 19:00etan.

Uxue Alberdik argitaratu berri duen Kontrako eztarritik. Emakume bertsolarien testigantzak liburua izango da mahai inguruaren oinarria, eta egileaz gain, bertan parte hartu duten Jone Uria, Miren Artetxe eta Nerea Ibarzabal bertsolariak ere han izango dira. Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendariak gidatuko du solasaldia.

Bertaratu ezin dutenek berria.eus-en jarraitu ahal izango dute emanaldia zuzenean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza