agenda 2019-05-31

Hasi da bertsoa eguzkitara irteten

Hasi da bertsoa eguzkitara irteten
Eguraldia lagun, saio ugari egingo dira kalean eta goiz-eguerdi partean: poteoak, auzoetako jaietako saioak, bazkariak...

Maiatzak 31

Zallako Zine Antzokian jaialdia antolatu dute 19:30ean. Kantuan Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue eta Ander Ucelay. Gai jartzailea Jon Martinez izango da.  

Kanpezun Altxa Kopla Hori! kopla saio musikatua egingo dute 20:30ean herriko plazan. Bertsolariak Peru Abarrategi, Rikardo Gonzalez de Durana, Oihane Perea eta Ruben Sanchez izango dira. Eli Plazaolak egingo ditu gai jartzaile lanak. 

Iratin bertso afaria egingo dute Bertsu Mendi Topaketetan. Unai Mendizabal eta Aitor Mendiluze arituko dira kantuan.

Bertso gehiago Beran eta Iruñean. 

Ekainak 1

Bilbon bertso poteoa antolatu dute Otxarkoagan, 13:00etan. Miren Amuriza eta Uxue Alberdi izango dira bertan.

Irisarriko besten harira, Ortzaizeko koralak eta Amets Arzallus eta Ortzi Idoate bertsolariek kantatuko dute 16:30ean, Ospitalean. 

Lasarte-Oriako Zabaleta auzoan jaialdia antolatu dute frontoian, 19:30etarako. Kantuan Maddalen Arzallus, Asier Azpiroz, Beñat Gaztelumendi eta Ane Labaka arituko dira. Uxue Loinaz izango da gai jartzailea. 

Amezketan bertso afaria egingo dute Ugarteko Amuarrain Elkartean. Unai Mendizabal eta Julio Soto izango dira bertan. 

Bertso gehiago Donostian, Diman, Zarautzen, Ondarroan, Tolosan, Bergaran, Durangon eta Zumaian.

Ekainak 2

Berrizko Andikoa auzoan Uxue Alberdik eta Miren Amurizak kantatuko dute 12:00etan.

Altzagarateko festen harira, egun osoan zehar arituko dira kantuan Andoni Egaña eta Aitor Sarriegi

Hernaniko Arriatxu auzora Aitor Mendiluze eta Agin Laburu gonbidatu dituzte eguerdian eta bazkarian kantatzera. 

 

 

 

 

 

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri