Festetako saioak 2019-06-03

Bertsoaz gozatzeko aukera Beasaingo Loinatz festetan

Bertsoaz gozatzeko aukera Beasaingo Loinatz festetan
Asteartean bi bertso saio izango dira, bata 13:00etan eta bestea 19:00etan.

Badator uda giroa, eta horrekin batera iritsiko dira hainbat herritako festak. Beasaingoak hasi ziren joan den maiatzaren 31an, eta ohi bezala, bertsolaritzak izango du bere lekua egitarauan. Ekainaren 4an, asteartean, bi bertso saio antolatu dituzte; bata 13:00etan Bideluzen, eta bigarrena 19:00etan Loinazko San Martin plazan.

Kantuan Maddi Aiestaran, Sebastian Lizaso, Aitor Sarriegi eta Iker Zubeldia arituko dira bi saioetan, eta Igor Egurenek egingo ditu gai jartzaile lanak.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza