eskolarteko txapelketak 2019-06-05

Euskal Herriko Eskolartekoa, larunbat honetan Saran

Euskal Herriko Eskolartekoa, larunbat honetan Saran
Argazkian iazko finalistak
Guztira 13 bertsolarik kantatuko dute Sarako trinketean. Maddi Sarasuak ipiniko dio txapela txapeldunari.

Ekainaren 8an jokatuko da 2019ko Euskal Herriko Eskolarteko Bat-bateko Txapelketa. Hainbat lagunek hartu du parte lurraldez lurralde Eskolarteko egitasmoan, eta horietako 13 izango dira Saran kantuan arituko direnak. Apirilean ezagutu genituen Gipuzkoako eta Nafarroako bertsolari sailkatuak, gerora Arabako, Baxenabarreko, Lapurdiko eta Zuberoakoak, eta, azkenik, ordezkari bizkaitarrak.

11:00etan jokatuko da XXXI.bat-bateko txapelketa, Sarako trinketean. Hauek izango dira parte-hartzaileak: Arabatik, Aroa Arrizubieta eta Aitor Ugarte; Baxenabarretik, Ekhi Perrier eta Unai Harluxet; Bizkaitik, Maite Sarasola eta Bittor Altube; Gipuzkoatik, Aitor Tatiegi eta Aner Peritz "Euzkitze"; Lapurditik, Naia Etxeberri eta Irati Alcantarilla; Nafarroatik, Xabat Illarregi eta Ekhiñe Zapiain; eta Zuberoatik, Leire CasamajouJulene Etxeberrik jarriko ditu gaiak eta Joana Itzainak egingo ditu harrera eta amaierako aurkezle lanak

Irabazleari Maddi Sarasuak jantziko dio txapela, Aitor Sarasuari esker onez eta Sarasua sendiaren izenean.

Eman izena bazkaritarako

Bat-bateko finalaren ondotik, otordua eskainiko da Sarako Lur-Berri aretoan, 15:00etan, Iparra-Hegoako kideen eskutik. Txartelak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian 15 euroren truke. 

Zure inguruan Sarara joateko autobus zerbitzurik antolatu ote den jakiteko, jarri harremanetan zure lurraldeko Bertsozale Elkartearekin.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu