argitalpenak 2019-06-11

Koldo Izagirrek 'Bertsoaren harria' liburua aurkeztuko du

Koldo Izagirrek 'Bertsoaren harria' liburua aurkeztuko du
Historia, bertsoak, gogoetak eta fikzioa uztartzen ditu liburuak. Ekainaren 13an aurkeztuko du, Donostian.

Koldo Izagirrek denborak mututu dituen 21 bertsolari jarri ditu hizketan Bertsoaren harria liburuan. Asteasun Pello Errota, Leitzan Lasarte, Hernanin Txirrita, Oiartzunen Uztapide, Ahetzen Mattin, Bilbon Balendin Enbeita... harrizko, brontzezko edo burdinazko buruei bizia itzuli die, eta bakarrizketa interesgarriak osatu dituzte. 

Bertsolaritzaren historiaren zati bat islatu du liburuan, bertsoz, istorioz, irudiz zein fikzioz. 

Aurkezpena ostegunean

Lanku Kultur Zerbitzuek argitaratutako lana da, eta ekainaren 13an, ostegunean, goizeko 11:00etan aurkeztuko dute Donostiako Udal Liburutegi Zaharreko Mandas Dukearen aretoan. Bertan izango dira Koldo Izagirre bera, Iñaki Murua bertsolaria eta Marta Agirrezabala Lankuko koordinatzailea. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza