emanaldi bereziak 2019-06-12

'Auskalo zeinek jarriak', Agirre anaien emanaldi berria

'Auskalo zeinek jarriak', Agirre anaien emanaldi berria
Irudia: Anbune
Eñaut eta Unai Agirrek bertso jarri zahar eta berrien emanaldia eskainiko dute ostiralean Beasainen.

Zenbait lekutan kantatu izan dituzte bertso jarriak Eñaut Agirre eta Unai Agirre bertsolariek, baina oraingoan ohitura horri emanaldi forma eman diote. Lanku Kultur Zerbitzuekin elkarlanean, Auskalo zeinek jarriak emanaldia eskainiko dute ekainaren 14an Beasaingo Igartza jauregian, 22:00etan.

Bidaia bat, denboran eta espazioan

Bertso jarriak, zahar eta berriak, kantatuko dituzte hernaniarrek ordu eta erdiko emanaldian, eta gaur eguneko eta garai bateko kontuei errepasoa emango diete bertsotan, Imanol Kamio musikari ereñotzuarra lagun dutela. Kantu hutsa eta musikatua nahasiko dira. Garai eta leku ezberdinetara bidaia izango da ostiralekoa: Murumendi eta Mallutz aldean ibiliko dira Aitor Sarriegiren bertsoekin, 1936ko Nafarroako Eulatera eramango ditu gero Unai Agirrek, eta Lezoko apustu "aldrebesa" berrituko dute Xenpelarrek, Justok eta Longinosek, besteak beste.

Lagunartean egindako kantaldiak ikusgai daude sarean, Anbuneren eskutik. 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu