altxa kopla hori 2019-06-12

Aste honetan amaituko da 2019ko Altxa Kopla Hori!. Laudion, Kanpezun eta Izarran egin dituzte kopla saio musikatuak, eta Oionen egingo dute azken geldialdia ostiralean, ekainak 14, 20:30ean herriko plazan.
Kantuan lau bertsolari hauek arituko dira oraingoan: Paula Amilburu, Unai Bengoetxea, Xabi Igoa eta Felipe Zelaieta. Gai jartzailea Arantxa Sobrino izango da, eta musikariak, berriz, Iker Olabarrieta eta Julen Zabala.
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza