"Bertsoaren harria" liburuaren aurkezpena 2019-06-14

Koldo Izagirre: "Bertsoa, narrazioa eta irudiarekin osatu dut liburua"

Koldo Izagirre idazleak "Bertsoaren Harria" bere lan berria aurkeztu du Donostiako Liburutegi Zaharrean. Ondoan izan ditu Iñaki Murua bertsolaria eta Marta Agirrezabala, Lanku argitaletxeko koordinatzailea.

Urtebeteko lanaren ostean heldu da "Bertsoaren Harria" Koldo Izagirre (Pasaia, 1953) idazlearen lan berria. Bertsolaritzaren transmisioan bere aletxoa jartzeko asmoarekin, bertsoz, gogoetaz, istorioz eta fikzioz egindako narrazioa eratu du. 21 bertsolariren monologoak dira liburuaren oinarria.

Hiru osagarri dituen obra

Koldo Izagirre idazleak bertsolaritzaren hiru ezaugarri uztartu ditu "Bertsoaren Harria" liburuan: bertsoa, narrazioa eta irudia. "Bertsolariek mikroaren aurrean kantatu besterik ezin dute egin baina azpimarragarria da asko eta asko nolako narraitzaile onak diren". Liburuan eskulturak izango dira narrazioaren abiapuntua; ondare hau berriz ere gogora ekarri nahi izan du bere obran.

Bertsoa eta idatzia, kantatuz

Iñaki Murua bertsolariak Koldo Izagirrek osatu duen lanaren balioa azpimarratu du: "Goxo eta erraz irensten dan liburua da. Edukiz jantzia eta ondo burutua". Bertsoa jasotzeko moduari buruzko iritzia eman du liburuan:"Bertsoa bezala, idatzia ere kantatuz egitearen aldekoa naiz, eta ideia hori helarazi nahi izan diot Koldori".

Jarraipena izango duen proiektua

Marta Agirrezabala Lankuko koordinatzaileak aipatu bezala, "Bertsoaren harria" arte-liburu bat baino gehiago izango da; "Proiektuaren lehen zatia da esku artean duzuen edizio berezia". Liburuan aipamena egiten zaien bertsolaritzaren zati garrantzitsuak diren artelanak ezaguratazko proiektuak jarraipena izango du datozen hilabeteetan; "Liburua herrietara, ikastetxeetara, bertso eskoletara etab iritsiko da. Horretarako Izagirrek hitzaldiak eskainiko ditu eta bertsolariekin emanaldi bereziak egingo dira harri bakoitza oinarritzat hartuta".

Lanku.eus eta ohiko liburu dendetan salgai

Liburua osatzen duten 316 orrialdeetan azaltzen diren argazki eta testu guztiak Koldo Izagirrerenak dira. "Bertsoaren Harria" liburua erosteko aukera izango da Lanku.eus argitaletxearen web atarian eta ohiko liburu dendetan. Prezioa: 22 euro.

 

 

 

 

 

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa