arabako bertsozale elkartea 2019-06-14

Arabako Bertsozale Elkartea omenduko dute Araba Euskarazen

Arabako Bertsozale Elkartea omenduko dute Araba Euskarazen
Argazkia: Bertsolari Aldizkaria
Elkarteak azken urteen egindako lana eskertu nahi du Gasteizko Armentia Ikastolak igande honetan.

Araba Euskaraz Gasteizen ospatuko da igande honetan, ekainak 16, eta Armentia Ikastolari eman nahi zaio sustengua oraingoan. Ikastolek Araba Euskaraz egunean norbait omentzeko ohitura dutenez, aurten Arabako Bertsozale ElkarteaA izango da zorteduna. 

Eskola orduetan eta hortik kanpo bertsozaletasunaren alde egiten duen lana eskertu nahi diote Elkarteari. Armentia Ikastolan bertsolaritza lantzen dute LH-n, eta DBH-n Bertsoa Bizi Gazte programa gidatzen du Elkarteak. Horrez gain, eskola orduz kanpo eskaintzen den Bertxilika bertso eskolan ere elkartzen dira gazteak. 

Keinu honen bitartez, esker ona eta etorkizunerako elkarlana eskaini nahi diete Armentia Ikastolako kideek Arabako Bertsozale Elkarteari. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza