agenda 2019-06-14

Bada zer entzuna asteburuan

Bada zer entzuna asteburuan
Emanaldi bereziak, poteoak, otorduak, festetako jaialdiak... egin zure plana!

Ostirala

Zestoan Ez Da Kasualitatea bertso saio musikatua antolatu dute, 19:00etan Udaleko aterpean. Kantuan Uxue Alberdi, Miren Amuriza eta Miren Artetxe arituko dira. Musikariak Beñat Antxustegi eta Araitz Bizkai izango dira, eta gai jartzailea, berriz, Amaia Agirre

Izarran bertso poteoa egingo dute 20:00etan, frontoitik hasita. Zigor Enbeita, Agin Laburu eta Alaia Martin gonbidatu dituzte kantura. 

Lemoizko Andraka auzoan bertso afaria egingo dute Jone Uria eta Sebastian Lizasorekin. 

Azpeitian bi bertso saio izango dira gaur. Arratsaldeko 19:30ean Ikasturte amaierako Emakumeen Jaialdiaren baitan, bertso poteoa antolatu dute San Agustinen. Kantuan: Maddi Aiestaran, Julene Iturbe eta Lierni Rekondo

Gauean, berriz, Orkatz kultur elkartearen 26. urteurrena ospatuko dute. Bertso saioa 22:00etan hasiko da, eta bertan izango dira Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal, Jexux Mari Irazu eta Jon Maia

Bertso gehiago Beasainen, Gasteizen, Oionen, Mallabian, Beran eta Zegaman. 

Larunbata

Arruitzen Larraungo eguna ospatuko dute, eta bertso bazkaria egingo da 14:30ean, Aitor Mendiluze eta Julio Sotorekin. 

Gasteizen, Errekaleor auzoan, bertso bazkari feminista antolatu dute. 15:00etan hasiko da, eta Saioa Alkaiza, Irati Majuelo eta Oihana Bartra izango dira bertan.  

Sunbillan bertso afaria egingo dute Bustitz ostatuan, 21:00etatik aurrera. Joanes Illarregi eta Xabat Illarregi gonbidatu dituzte. 

Donostiako Bertsolari Eguna ere ospatuko dute arratsaldetik gauera bitartean Donostiako tabernetan. 

Saio gehiago Gaintzan, Deban, Oiartzunen eta Errezilen. 

Igandea

Gaintzan, Juan Gorritiren "Gaztarri" erakusketan kantatuko dute Miren Amurizak, Alaia Martinek eta Julio Sotok, 12:00etan. 

Anoetan jaialdia antolatu dute 18:00etan, elizan. Bertsolariak: Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze eta Eli Pagola. Gai jartzailea Maddi Sarasola izango da. 

Ereñotzun festetako bertso saioa egingo da 19:00etan. Kantuan, Unai Agirre, Miren Amuriza, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi eta Maialen Lujanbio arituko dira. 

 

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri