kopla txapelketak 2019-06-18

Amalloko I. Kopla Txapelketa egingo da larunbatean

Amalloko I. Kopla Txapelketa egingo da larunbatean
Hamar bertsolariko bertso afaria antolatu dute Markina-Xemeingo Amallo auzoan. Ekainaren 22an izango da, 21:00etatik aurrera.

I. Kopla Txapelketa antolatu dute aurten Amallon, urte luzez "Goizaldeko bertso saioa" egin izan den auzoan. Eskualdeko eta kanpoko hamar bertsolari gonbidatu dituzte kantura: Aissa Intxausti, Alaia Martin, Andoni Egaña, Joseba Sololuze, Josune Aramendi, Julio Soto, Lander San Martin "Gabixola", Nahia Ibarzabal, Nerea Ibarzabal eta Xabat Galletebeitia. Gai jartzaile lanetan Maddi Ibaibarriaga arituko da.

Afaritarako txartelak Markina-Xemeingo Patxua tabernan eta Lea ileapaindegian daude salgai, 30 euroan.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza